Balio erantsia

Inprimagai Inprimagai

Laborarien azkeneko mozkinak hobetzeko jakitateak eta egiten-jakiteak garatzea eta zabaltzea elkartearen eginkizunetarik bat da. Helburu horiek bi lan ardatzen bidez gauzatzen dira.

Ekoizpen-karguen menperatzea lagundu

Ardura, etxaldearen kudeaketaz gogoeta orokorra beharrezkoa da, eta ondorioz artaldearen eta/edo laboreen eramaiteko moldeaz ere bai. Belarra eta bazka baliatzen dituzten sistemak ekonomikoki eraginkorragoak dira, energia guti sahutzen dute, ez dira kanpotik erostea bezain garestiak eta, espazioa eta paisaia azkarki baliatzen dituzte. Haatik, teknika ontsa menperatzea eskatzen dute. Gure egiturak eskakizun honeri erantzuten du manera desberdinez : pentzeen kudeaketa aztertzeko egunaldi teknikoen eta formakuntzen antolaketa, belarraren kalitate neurrien finkaketa, tokiko belarraren janari-balioaz datu base baten osaketa. Lurraldearen janari autonomia helburuan parte hartzen du lan honek osoki, bereziki Ossau-Irati eremuarentzat.

Holaxe, Euskal Herriko Laborantza Ganbarak lurraldearen proteina autonomia garatzeko lanetan parte hartzen du. Elkarteak esperimentazioa eraman du proteina askoz osatuak diren landareen inguruan, « Euskal Xerriak » elkartearen partaidetzarekin. Modu berean, ekililia ekoiztu nahi duten laborariak segitu ditu ere, bi helburu hauekin : alde batetik, etxaldeko turtoa ekoiztu kabalen bazkatzeko, bestaldetik, landare olio hutsa ekoiztu.

Bestalde, energia ahal bezain bat ekonomizatu behar den ekoizpen-faktorea da. Akitania eskualdeak AREA PPE diagnostikoak (energia performantzia planoa) egiteko gaitasuna eman dio elkarteari. Diagnostiko horiek energia-kontsumoa apaltzeko moldeak atxemaiten laguntzen dute.

Balio-erantsia garatu, ekoizpenak eginez eta salduz

Euskal Herriko Laborantza Ganbarak hainbat etxe ekoizle taldeen gogoetak lagundu ditu, partaidetza hitzarmenetan oinarrituz : administratzaileeri zuzendua zaien formakuntza programak plantan ezartzea, laguntza komertziala eta administratiboa, janari esportatzeen araudieri buruzko ikerketa, feria eta hainbat animazioetan parte hartzearentzat laguntza…

Etxen ekoizteari buruzko lehen datu biltze bat egin da. Proiektu eramaileentzat erabakiak laguntzeko tresna eraikitzeko asmoa da epetan.

Azkenik, Lurramaren antolatzaileetarik bat da Euskal Herriko Laborantza Ganbara. Urte guziz, saloinak 35000 jende inguru biltzen ditu, pesta giro on batetan. Etxe merkatuak batzarre lekua eskaintzen die ekoizle eta kontsumitzaileeri eta « sukaldarien bazkaria » tokiko laborantzak ekoizten dituen kalitatezko produktuak ditu.



Gure agenda

A A A O O L I
 
1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
31
 
 
 
 
Add to calendar

GURE LURRA, GURE ETORKIZUNA filma

Ostirala 25 Maiatza - 20:00 - 23:00
MAIATZAREN 25a, OSTIRALA Baionako ATALANTE zinegelan, gaueko 8etatik goiti Pintxo afaria eta ondotik GURE LURRA, GURE ETORKIZUNA dokumentalaren erakustea 8tan: etxe ekoizpenez...

EHko Unibertsitate Herrikoia (2/2)

Larunbata 26 Maiatza - 15:00 - 17:00
Euskal Herriko Unibertsitate Herrikoiak eta Euskal Herriko Laborantza Ganbarak elgarrekin antolaturiko mahain ingurua:   Maiatzaren 26a, larunbat arratsaldearekin, 3etatik...

MAIATZA hilabeteko mintzaldia

Asteartea 29 Maiatza - 21:00 - 23:00
Maiatzaren 29a, asteartarekin Ainiza Monjolosen Baliabide naturalen partaidetzako kudeaketa Mexiko hego-ekialdean : CRIPX egituraren esperientzia Aurkezpena eta eztabaida Albert...
+ Egutegi osoa ikusi