Dokumentuak

Inprimagai Inprimagai

Euskal Herriko Laborantza Ganbarak hainbat dokumentu argitaratzen ditu. Gehienak gunean telekarga daitezke : fitxa teknikoak, laneko dokumentuak, txostenak, Izar Lorea aldizkaria behatzen ahal dira besteak beste.

Euskal Herriko Laborantza Ganbararen fitxa teknikoak gehienik lekuko esperientzietan oinarrituak dira eta denborarekin osatuz joanen dira. Zuen ikusmolde eta esperientzien emaiteko eman zaitezte gurekin harremanetan!

Bi eta sei orrialderen arteko fitxa tekniko eta sintetikoek gai hauek tratazen dituzte :

  • agronomia, ongarriztatzea, ekai organikoaren kudeaketa
  • kabalen elikadura
  • hazkuntzarako eraikuntzak
  • belar-soroaren kudeaketa (belar humia)
  • alorrak (kolza,ekilili, méteil, proteaginosoak
  • energia (olio erregaia, biogasa, egurra, belar idortzekoa, fotoboltaikoa, agroerregaiak, haizerrotak, beroponpak, esnetegiko energia biltzeko manera)

 

Dokumentu eta txosten lodiagoak aurkitzen dira ere gai hauen inguruan:

  • instalazioa eta transmisioa
  • erregelamenduak
  • mugaz bi aldetako lan arloa

Elkartea sortuz geroztik, Izar Lorea aldizkaria Euskal Herriko Laborantza Ganbararen komunikabidea da. Diru emaileeri, laborarieri eta Iparraldeko hautetsieri igorria da.

 

Euskal Herriko Laborantza Ganbarak, biziki gai desberdineri buruz mintzaldiak, debateak edo mahain inguruak antolatzen ditu : Euskal Herriko laborantzaren historia, PACaren erreforma, emazteak laborantza munduan, lur antolaketa, Natura 2000, mendierretzea, klima aldaketa, arto ureztatzea, bio edo lekuko mozkinen lekua gure kantinetan, Europako instituzioneak...

Mintzaldi, mahain inguru edo irrati emankizunen grabaketak hemen entzun daitezke.



Gure agenda

A A A O O L I
 
 
1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
31
 
 
 
Add to calendar

MAIATZAREN 22ko mintzaldia

Asteazkena 22 Maiatza - 21:00 - 23:30
Maiatzaren 22an, asteazkenarekin, gaueko 9tan, Lurralde kolektibitate bat orain ! Jean Pierre MASSIAS eta Martine BISAUTA-k animaturik Baionako karriketan ekainaren 01ean Euskal...

MAIATZAREN 29ko mintzaldia

Asteazkena 29 Maiatza - 21:00 - 23:30
Maiatzaren 29an, asteazkenarekin gaueko 9tan, « Lescar-Paueko Emmaüs: Herri bat, proiektu politiko bat » Filmaren erakustea eta ondotik solasaldia  Germain Sarhy eta...
+ Egutegi osoa ikusi