Eskakizun baten historia

Inprimagai Inprimagai

Euskal Herriko Laborantza Ganbara elkartea ELB sindikatak sortua du, tokiko aktore ainitzen sustenguarekin, eta gogoeta luze eta sakon baten ondoren.

Euskal Herriko laborantzak berezitasunak badituela frantses administrazioneak berak onartzen du ( Beth-Sourd txostena) :

  • lurraldearen % 80a mendi gune bezala sailkatua da, artzainek erabiltzen dituzten eta kolektiboki kudeatuak diren eremu zabalak baditu (bortua),
  • etxaldeak, Frantziako batez bestekoa baino ttipiagoak dira,
  • hazkuntza hedakorra eta belar baliabideen baloratzea dira aktibitate nagusiak,
  • laborantza herrialde osoan aurkitzen da, patar handiko lekuetan ere,
  • Euskal herri barnekaldeko enpleguen % 50a laborantza ekoizpenen produkzioan (esnetegiak, haragi ...) kokatzen da.

Alta, aktibitate nagusi hau gaizki kondutan hartzen du Departamenduko Laborantza Ganbarak.

Bestalde, administratiboki, ez da Euskal Herririk eta departamenduko egitura da tokiko laborantzaren orientatzailea. Pirinio Atlantikoetako Laborantza Ganbarak laborantza intentsiboaren hautua egina du, hori duela 20 urte baino gehiago, balio-erantsi ahuleko produktuen ekoizteari buruz itzulia dena, adibidez artoa eta bereziki arto ureztatua. Egituraren ahal gehienak (gaitzekoak) sare horien garatzeko baliatuak dira... mendi guneen kalteetan.

Gainera, Departamenduetako Laborantza Ganbaretan bozkatzeko moldeak ez du aniztasun sindikala ahaltzen, zeren eta gehiengoa ukan duen zerrendak lehendakaritza eta aulkien erdia eskuratzen baitu. Beste erdia aldiz proporzionalki banatuak dira zerrenda desberdinen artean – gehiengoa bildu duen zerrenda barne ! Bozkatzeko molde horren erreforma galdegiten du aspaldidanik Confédération paysanne sindikatak. Euskal Herrian, ELB -onfédération Paysannek du gehiengoa bildu Departamenduko Laborantza Ganbararen botzetan, bainan ez du sekulan bere botzaren entzunarazteko ahalik ukan laborantza zerbitzu instituzionaletan.

Azkenik, 20 urte hauetan, laborari talde batzuek dituzte, eta ez departamenduko ganbarak, etxalde ttipi anitzen atxikitzeko iniziatiba desberdinak garatu, kalitatezko markapean diren ekoizpenen bidez (3 sormarka, laborantza biologikoa, IDOKI labela ...).

Ohar haueri begira eta, Euskal Herriarentzat laborantza egitura berezi baten galdeari begira, Estadoaren isiltasunaz asperturik, ELB sindikatak, hautetsien % 70aren eta hainbat aktore ekonomikoen sostenguarekin, Euskal Herriko Laborantza Ganbara sortu zuen 2005eko urtarrilaren 15ean. Honen lema da : "laborantza herrikoi eta iraunkor baten alde, Euskal Herrian"



Gure agenda

A A A O O L I
 
1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
31
 
 
 
 
Add to calendar

GURE LURRA, GURE ETORKIZUNA filma

Ostirala 25 Maiatza - 20:00 - 23:00
MAIATZAREN 25a, OSTIRALA Baionako ATALANTE zinegelan, gaueko 8etatik goiti Pintxo afaria eta ondotik GURE LURRA, GURE ETORKIZUNA dokumentalaren erakustea 8tan: etxe ekoizpenez...

EHko Unibertsitate Herrikoia (2/2)

Larunbata 26 Maiatza - 15:00 - 17:00
Euskal Herriko Unibertsitate Herrikoiak eta Euskal Herriko Laborantza Ganbarak elgarrekin antolaturiko mahain ingurua:   Maiatzaren 26a, larunbat arratsaldearekin, 3etatik...

MAIATZA hilabeteko mintzaldia

Asteartea 29 Maiatza - 21:00 - 23:00
Maiatzaren 29a, asteartarekin Ainiza Monjolosen Baliabide naturalen partaidetzako kudeaketa Mexiko hego-ekialdean : CRIPX egituraren esperientzia Aurkezpena eta eztabaida Albert...
+ Egutegi osoa ikusi