Euskal Herriko Laborantza Ganbara, laborantza herrikoi eta iraunkor baten alde
2005eko urtarrilaren 15ean sortu zen Euskal Herriko Laborantza Ganbara. 1901 legedian oinarritzen den laborantza-garapenerako elkartea da. Laborantza herrikoi eta iraunkorraren alde lan egiten du, laborantza eta laborarien zainketan eta tokiko garapenaren alde.
Euskal Herriko Laborantza Ganbararentzat hautatua izan den logoak desmartxa hori irudikatzen du : lili bat sei hostorekin, bakotxak laborantza herrikoiaren lan ardatz bat sinbolizatzen duelarik, eta gezi bat laborantza iraunkorrago bati buruz aitzinatzeko beharra irudikatzen duena.
Laborantza herrikoiaren 6 gaiak zeruhertza irudikatzen dute, iparrorratza. Orientabide hori hainbat programa, ekintzetan deklinatzen da, 4 lan ardatzen inguruan:
• laborantza politiken jarraipena
• instalazioa eta transmisioa
• balio erantsia
• garapena eta lurraldea