Inprimagai Euskal Herriko Laborantza Ganbara, Biltzar Orokor batez osatzen da (barne araudiak) eta honek ditu elkartearen orientabideak deliberatzen. Zazpi kolegioz (ez baitezpada laborantzari lotuak), Administrazio Kontseilu batez eta Bulego batez osatzen da.
Hona Biltzar Orokorraren kolegioak zein diren :
- Laborarien kolegioa, 21 kide Chambre d'agricultureko bozken arabera proporzionalki izendatuak (orain arte FDSEAk ez du parte hartzen);
- Laborari ohien kolegioa, 2 kide ;
- Laborantzako langileen kolegioa : CFDT, CGT, CFTC eta LAB sindikatek beren ordezkariak izendatu dituzte ;
- Laborantza eta baserri garapenerako elkarteen kolegioa : 4 kide, horien artean bat Hemen Herrikoarentzat eta 3 Arrapitz federazioarentzat;
- Kontsumitzaileen defentsarako elkarteen kolegioa : bio-kontsumitzaileen elkartearentzat 2 kide. UFC Que Choisir elkarteak behatzaile bat izendatu du ;
- Ingurumenaren defentsan ari diren elkarteen kolegioa : Itsas Geroak baditu 2 ordezkari, eta CADEk bat (Ingurumenaren Defentsarako Elkarteen koordinazioa);
- « Euskal Herriko Laborantza Ganbararen Lagunen » kolegioa : 2 kide, Euskal Herriko Laborantza Ganbarari diru emaitza egiten duten 1400 bat pertsona moralen eta fisikoen ordezkariak.
Biltzar Orokorra bi hilabetetarik biltzen da eta hau da deliberoen hartzeko lekua.
Bulegoa astean behin biltzen da eguneroko lanen segitzeko.
Honela osatzen da :
- Lehendakaria : Michel Berhocoirigoin
- Lehendakari ordea : Maryse Cachenaut
- Diruzaina: Francis Poineau
- Idazkariak : Arño Cachenaut, Beñat Molimos