Gure izaitearen arrazoina

Inprimagai Inprimagai

Euskal Herriko Laborantza Ganbara 1901 legedipeko elkartea da (elkartearen estatutuak), 2005eko urtarrilaren 15ean sortua, laborantza iraunkorra eta herrikoiaren proiektua eramaiteko helburua duena, ekonomikoki indartsua, sozialki zuzena, kontsumitzaileen eta naturaren errespetuan.

Euskal Herriko Laborantza Ganbararentzat hautatua izan den logoak desmartxa hori irudikatzen du :

Logo EHLG

Sei hostozko izar lorearen hosto bakotxak laborantza herrikoiaren lan ardatz bat irudikatzen du eta liliari buruz doan geziak, laborantza iraunkor bati buruz beti aitzinatu behar dela oroitarazten du.

Laborari bakotxak hostoek irudikatzen dituzten sei gaiak helburutzat hartzen ahal ditu, bere erritmoa atxemanez eta bere inguruko errealitatea kondutan hartuz. Formakuntza eta garapeneko egituren eginkizuna izan behar liteke laguntza horren ekartzea. Laborantza politiken funtzioa izan behar liteke ere, izan ditezen Europakoak edo tokikoak.

Lili-hosto bakotxak irudikatzen duen laborantza herrikoiaren sei gaiak :

Autonomia: bakotxak bere hautu tekniko, ekonomiko eta finantzarioen jabe izaitea. Autonomia hori tokiko partaidetzek azkartzen ahal dute.

Banaketa : laborari gehiengoarentzat nahiko ekoizpen-bideak eskuragai izaitea, gisako irabazia segurtatzeko. Helburua da ekoizpen-dretxoen eta prima-dretxoen mugikortasuna kontrolatzea... eta produkzio hein ahula duten etxaldeeri buruz orientatzea.

Transmisiogarritasuna : etxalde baten transmititzeko ahala, bere etekin, ondasun eta etxaldeko eta inguruko bizi baldintzen araberakoa da.

Naturarekin lana : gure ondotik heldu diren belaunaldiek beren beharreri erantzuteko, laborantzak baliabide nasaiak baloratu behar ditu eta baliabide urriak edo ahulak ekonomizatu. Hortarako, ingurumena errespetatzen duen praktika autonomoak eta ekonomoak erabili behar dira.

Ekoizkinen kalitatea : laborantzaren lehen funtzioa da gizakiari janari aski eta sanoa eskaintzea da. Baina janariaren ekoizpen moldeari eta janariaren gustuari ere eman behar zaie inportantzia. 

Tokiko garapena eta lurraldearen dinamika : laboraria aktore ekonomiko, sozial eta kulturala da ... lurraldearen dinamikan edo nagikerian eragiten du. Laborarien eta baserri munduko egituren arteko partaidetza garapenerako beharrezkoa da.

Sei gai hauek Euskal Herriko Laborantza Ganbara bere lanetan gidatzen dute. Lan-saila zehatzak bilakatu dira, urratsez urrats aintzina joaiteko (so egin “lan sailak”).



Gure agenda

A A A O O L I
 
1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
31
 
 
 
 
Add to calendar

GURE LURRA, GURE ETORKIZUNA filma

Ostirala 25 Maiatza - 20:00 - 23:00
MAIATZAREN 25a, OSTIRALA Baionako ATALANTE zinegelan, gaueko 8etatik goiti Pintxo afaria eta ondotik GURE LURRA, GURE ETORKIZUNA dokumentalaren erakustea 8tan: etxe ekoizpenez...

EHko Unibertsitate Herrikoia (2/2)

Larunbata 26 Maiatza - 15:00 - 17:00
Euskal Herriko Unibertsitate Herrikoiak eta Euskal Herriko Laborantza Ganbarak elgarrekin antolaturiko mahain ingurua:   Maiatzaren 26a, larunbat arratsaldearekin, 3etatik...

MAIATZA hilabeteko mintzaldia

Asteartea 29 Maiatza - 21:00 - 23:00
Maiatzaren 29a, asteartarekin Ainiza Monjolosen Baliabide naturalen partaidetzako kudeaketa Mexiko hego-ekialdean : CRIPX egituraren esperientzia Aurkezpena eta eztabaida Albert...
+ Egutegi osoa ikusi