Laborantza politikak

Inprimagai Inprimagai

Laborantza politiken jarraipena.

Testu eta parte hartzaileen aniztasunari begira, araudiak eta legeak ongi jarraiki behar dira, eta laboraria informatu eta lagundu behar da. Hori da elkarteak finkatu duen eginkizun nagusietariko bat. Bi ardatzatan zatikatzen da.

Laborantza politika desberdinen bilakaerak jarraiki.

1962an plantan ezarria izan den Laborantza Politika Bateratua aski egonkorra izan da 2003a arte. Geroztik, beti eta azkarki aldatzen ari da. Plantan ezartzeko zaila da eta eztabaida sorrarazi du. Ondoko epea 2013. urteko finkatua da eta Europar Batasuneko Laborantza Politika Bateratuaren izaitea bera berriz aipatuko da.

Eskualde Kontseiluak eta Kontseilu Orokorrak politika bereziak garatzen dituzte, laborantza aktore ekonomiko nagusia baita Akitanian, are gehiago Pirinioetan.

Laborariak lagundu beren eguneroko lan administratibo eta juridikoetan

Etxaldeen ingurune juridikoa gero eta korapilatsuagoa da. Euskal Herriko Laborantza Ganbararen sorreraz geroztik plantan ezarria izan den zerbitzu juridikoa askotan baliatua da. Zerbitzu horrek behar bati erantzuten du, arlo desberdinetan : laborantza-zuzenbidea, laborariaren estatutua, ingurumena-zuzenbidea, laborantza sozietateen zuzenbidea…

Biltzar publikoak eta permanentziak antolatzen ditu elkarteak, beharra senditzen den aldi oro. Bestalde, animatzaile-teknikalari desberdinak beren aholkuen emaiteko prest dira, bakotxa bere gaitasunen arabera.

 



Gure agenda

A A A O O L I
 
1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
31
 
 
 
 
Add to calendar

GURE LURRA, GURE ETORKIZUNA filma

Ostirala 25 Maiatza - 20:00 - 23:00
MAIATZAREN 25a, OSTIRALA Baionako ATALANTE zinegelan, gaueko 8etatik goiti Pintxo afaria eta ondotik GURE LURRA, GURE ETORKIZUNA dokumentalaren erakustea 8tan: etxe ekoizpenez...

EHko Unibertsitate Herrikoia (2/2)

Larunbata 26 Maiatza - 15:00 - 17:00
Euskal Herriko Unibertsitate Herrikoiak eta Euskal Herriko Laborantza Ganbarak elgarrekin antolaturiko mahain ingurua:   Maiatzaren 26a, larunbat arratsaldearekin, 3etatik...

MAIATZA hilabeteko mintzaldia

Asteartea 29 Maiatza - 21:00 - 23:00
Maiatzaren 29a, asteartarekin Ainiza Monjolosen Baliabide naturalen partaidetzako kudeaketa Mexiko hego-ekialdean : CRIPX egituraren esperientzia Aurkezpena eta eztabaida Albert...
+ Egutegi osoa ikusi