2004ko urtarrilaren 23an, iragan zen ELBko ezohizko biltzar nagusian ehun bat laborari baino gehiagok ondoko textu hau onartu zuten, sekretuzko bozez eta kasik guzien adostasunarekin: “Erabakitze batzorde baten gauzatzea, honek etorkizuneko Euskal Herriko Laborantza Ganbararen funtzionamenduaren eta lan esparruen argitzeko eginkizuna izanen duelarik (...). Frantses estatuko gobernuaren aldetik ez bada inolako erantzun ofizial positibo eta argirik, orduan erabakitze batzorde honek "Euskal Herriko Laborantza Ganbararen" sortzeko prosesu guzia martxan ezarriko du 2004. urte ondarra baino lehen.”
Horrelako proiektu baten egitasmoan, hainbat eta hainbat hilabetez, proiektuaren egingarritasunean lortzeko baldintzen inguruan gogoetak eraman dira. Hamar urtelan, esplikazio, argumentazio eta akzioren ondotik atera da erabaki hori.
2005eko urtarrilaren 15ean, Euskal Herriko Laborantza Ganbara elkartea 1901 legedia pean sortzen da, milako bat pertsonen aitzinean. Izenak eta helburuak bi ezinbesteko eskakizun aldarrikatzen ditu:
Bere sorrera baino urte bat lehenago aipatua zelarik eta urrats guzien txostenak publikoak zirelarik, prefetaren mehatsuak (Prefetaren gutuna), 8 egun lehenago errezebitua izan zen. Hori hola izanik ere, egun hortan jendetza handia bildu zen: laborari ala ez, tendentzi esberdineko hautetsi etab... Mugimendu sozial, determinatu, pluralista, pasifiko baten egiazko espresioa izan zen orduan. Sostengu honen segurtasunak eta indarrak animatu du Euskal Herriko Laborantza Ganbara. Horrek emaiten dio ere bere zilegitasuna eta lortzeko eginkizuna.