
Euskal Herriko Laborantza Ganbarak "Euskal Herriko 30 etxalde, laborantza herrikoi eta iraunkorraren ildotik" dokumentua argitaratu berri du.
Ipar Euskal Herriko 30 etxalde laborantza herrikoi eta iraunkorraren ikuspundutik analizatuak dira.
Lan hunen helburua laborantza herrikoi eta iraunkorra zer den eta konkretuki gure eskualdean nola gauzatzen den azaltzea da.
Autonomia, lan tresnen partekatzea, naturarekin lan egitea, transmisibilitatea, tokiko garapena eta ekoizpenen kalitate ardatzak landuak eta izartuak dira, etxalde bakotxa nun kokatzen den azalduz.
Ekonomikoki, sozialki eta geroari begira perspektibak emaiten dituen laborantza modelo hau Euskal Herrian hedatua da eta gehiago garatu behar da, berak baizik zihurtatzen ahal baitu jendarteak nahi eta behar duen laborantza mota.
Laborantza herrikoi eta iraunkorra ez da label bat edo marka bat, baizik eta zeru mugan den helburu bat, ingurumena errespetatu, kalitatezko ekoizpenak, aberastasun soziala eta jendartearen beharrak asetzen dituen, laborantza modelo bat baizik.
Liburuxka hau Ainiza-Monjolosen edo eskabide orri honen bidez eskura dezakezue.