EHLG parte hartzen du GLISSEGUNA ekitaldian

GLISSEGUNA 2011

Irailaren 18an, igandearekin, 12tik 6etarat,

ANGELUn, La Barre gunean

GLISSEGUNA, Seaska -k antolaturiko ekitaldi berezia, nun euskara eta lerra kirolek bat egiten duten, igande honetan iraganen da. Egun osoan lehen ikaspenak denentzat eta dohainik (roller, skate, surf ...), musika eta dantza animazioneak, eta haurren jokoak.

Lehen aldikotz, Euskal Herriko Laborantza Ganbara ekitaldi honen partaide izanen da, publiko zabal bati tokiko eta kalitatezko mozkinekin prestatutako janariarekin gozatzeko parada eskainiz :

Sasoineko barazkiekin egindako gazpatxoa, Etxeko Burger-a, eta iagurta biologikoa Itsasuko gereziekin !! huuumm !!

Mozkinen jatorria:

- ogia: Phillipe Irazoqui, Landibarreko eihera

- haragi xehatua: Akitaniako behi gorria, Félix Noblia, Larrous etxaldea Burgue-n

- ketxup: Bask'Ona, Bipia, Larressoro

- barazkiak (tomate, entsalada, tipul, konkonbre): Philippe Darricau, Pintan etxaldea, Baiona

- iagurta biologikoa: Iñaki Berhocoirigoin, gaec Biok, Gamarte

- Itsasuko gereziak: Maryse Cachenaut, Etxeberria etxaldea, Itsasu

Jatetxeko serbitsariek gai izanen dira edozein galderer arrapostua emaiteko, batez ere Euskal Herriko Laborantza Ganbara elkartearen aktibitateeri begira eta nola ez prestatzen ari den LURRAMA laborantxa iraunkorraren feriari buruz (www.lurrama.org azaroaren 4, 5, eta 6an Miarritzeko Iraty gelan).

Xehetasunak: Bixente 06 74 51 89 60

 

 



Gure agenda

A A A O O L I
 
 
1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
31
 
 
 
Add to calendar

MAIATZAREN 22ko mintzaldia

Asteazkena 22 Maiatza - 21:00 - 23:30
Maiatzaren 22an, asteazkenarekin, gaueko 9tan, Lurralde kolektibitate bat orain ! Jean Pierre MASSIAS eta Martine BISAUTA-k animaturik Baionako karriketan ekainaren 01ean Euskal...

MAIATZAREN 29ko mintzaldia

Asteazkena 29 Maiatza - 21:00 - 23:30
Maiatzaren 29an, asteazkenarekin gaueko 9tan, « Lescar-Paueko Emmaüs: Herri bat, proiektu politiko bat » Filmaren erakustea eta ondotik solasaldia  Germain Sarhy eta...
+ Egutegi osoa ikusi