Laborantzaren industrializatzea eta etxaldeen kontzentrazioaren gatik, gero eta gehiago ekoizten da gero eta jende gutiagiorekin. Laborantzan ekoiztekoak diren kantitateak orokorki murriztuak dira. Batzuen garapena beste batzuen kalteetan egiten da.
Bi eginbide-maila badaude. Alde batetik, politika publikoen mailan, “ekoizteko eskubideen” partiketa egiteko moldeek (lurrak, laguntzak, kuotak eskuratzeko) banaketan eragina dute, eta ondorioz lurraldearen orekan ere bai. Bestalde, laborari bakotxa bere etxaldeko tailerren izariaren arduradun da, eta bere hautuek ondorio desberdinak ukaiten ahal dituzte: edo banaketa laguntzen dute edo, alderantziz, kontzertazio prozesua azkartzen.
Laborariak beren artean lehiaketan aritzen ahal dira edo alderantziz, multzo osagarri eta solidarioa osatzen ahal dute. Laborantza politika batek agresibitatea praktikatzen duelarik munduko merkatuetan gehiegizkoak dituen ekoizpenentzat eta, protekzionismoa beste kasuetan, orduan lehiaketa sortzen du munduko laborarien artean, eta ondorioz horien arteko anitz desagertzen dira.
Laborantza herrikoia elkartasunean oinarritzen da eta bi lege nagusi baieztatzen ditu.
Alde batetik, elikadura-subiranotasunaren eskubidea, erran nahi baita herri eta munduko eskualde handiek elikagaien segurtasuna antolatzeko eskubidea dutela, beren laborantza eta laborariak babestuz.
Bestalde, ekoizpenean eta elikagaien segurtasunean parte hartzeko eskubidea munduko edozein eskualdeko laborarientzat.
Ingurune naturaleko gai fisiko, bizidun eta auskorrak erabiltzen ditu laborantzak ekoizteko (ura, lurra, airea). Ororen ondasunak dira gauregun, eta geroko belaunaldien aberastasunak ere bai. Beraz, elementu natural horiek zaindu behar dira.
Laborantzak hainbat faktore erabiltzen ditu ekoizteko (lurra, ura, energia, lana …). Batzu nasaiak eta berriztagarriak dira, beste batzu aldiz arraroak dira eta ez dira berriz baliatzen ahal. Laborantza herrikoiak bere ekoizpenak lurzoruaren klimari egokitzen ditu, gai nasaiak eta berriztagarriak baloratuz eta beste elementuak ekonomizatuz.
Adibidez, baldintza-sozial onargarrietan egina den jendearen lana baliabide ugaria da. Gehienetan berriztagarria ez den energia asko eskatzen du aldiz kapitala lanaren ordez erabiltzeak.
Janari-ekoizpenen fabrikatze prozesuen segitzeko eskubidea du gutarteko kontsumitzaile bakotxak, lehengaien ekoizpen baldintzetatik hasiz produktuaren salmentaraino. Trazabilitatearen beharraz gain, gardentasunaren eskakizuna da. Emanak diren informazioen zehaztasuna frogatzeko ahala izan behar da, elaborazio maila guzietan, edozein produkzio eta sailetan.
Ekoizpen baldintzek kalitatea eragiten dute, ez da beraz gauza subjektiboa : lantegiaren neurria, indartze (edo intentsifikatze) heina, hazkuntza eta laborantza modua, sargaien baliatzea. Kondizio horiek baldintza-kaieran argiki agertu behar dira, kontsumitzaileak ofizialki ezagut eta identifika ditzan. Horiek kalitate marka ofizialak dira : laborantza biologikoa, sormarkak AOC/AOP, IGP, label eta arautasun ziurtagiriak.
Bakotxa bere hautuen jabe dela eta jabetasun horren erabiltzeko ahala baduela errango du autonomiak. Autonomia ez da isolatzera pusatzen duen autarzia era bat ; alderantziz, ekoizleen, laborarien, laborantza lurraldeen, tokiko aktoreen artean partaidetzak eta osagarritasuna sortzen ditu.
Laborantza ez da aparteko mundu bat ez eta ere berez mundu bat. Lurraldearen bizi ekonomiko eta sozialean parte hartu behar du, bideragarria eta sozialki onargarria izaiteko. Ingurumenarekin harreman hurbilak izanki, harrera eta bergizarteratze lekua izan daiteke laborantza eta lurraldearen orekatzailea.
Tokiko dinamikan parte hartu nahi bada, orduan beste sektoreekin lankidetzak plantan ezarri behar dira.
Laborantza herrikoiak lurrari lotua izan behar du bai eta lurraldeari ere. Laborari bakotxak bere lurraldeak izan behar duen bizi sozial eta ekonomiko orekatu eta iraunkorraren ardura badu, bere hautuen bidez.
Giza-ondarea eta ondare naturala aldi berean, dibertsitate biologiko berezi horren zaintzea behartua da laborantza. Arrazoinak historikoak eta etikoak dira alde batetik: belaunaldi batek ez du milaka urtez aberastu den bizia ezabatzen ahal. Bestalde, arrazoinak ekonomikoak dira. Hainbat barietate eta espezien alimaleko biltegi hori lurzoruaren klima baldintzen aniztasun handiaren parekoa da. Baliogabekoa eta bitxia laborantza intentsibo eta industrialaren begietan, gure etorkizuna izan daiteke bihar.
Laborantza herrikoiaren garrantzi sozial eta ekonomikoa, baita ere ingurumenean duen eragina, orokortasunari esker neurtzen ahal da: neurri bat falta bada ez gira gehiago laborantza herrikoiaren kasuan. Laborantza eredu honek 10 oinarri baditu, bat bestearenganik independenteak direnak : ezinbesteko baldintza izanik ere, prinzipio baten betetzea ez da nahikoa laborantza herrikoia izaiteko.