PACa, « Laborantza Politika Bateratua », 1957an sortu zen (Erromako ituna) eta 1962an plantan ezarria izan zen, bi helburu nagusirekin : laborantza sektorea modernizatzea Batasunaren elikagaien segurtasunera heltzeko eta estadoen arteko elkartasuna garatzea aduana-batasuna bat sortuz.
Prezi
o eta sos-laguntzen kontrolako neurrietan oinarritua, hainbat helburu bazituen : laborantzaren produktibitatea garatu, laborarieri bizi-maila zuzena segurtatu, merkatuak egonkortu, hornidura segurtatu eta zentzuzko prezioak kontsumitzaileeri segurtatu. Stresa-ko hitzaldian (1958), funtzionamendu prinzipio handiak finkatu ziren : salgaien zirkulazio librea eta merkatuaren bakartasuna, komunitateari lehentasuna, finantza-elkartasuna eta prezio minimo bat ekoizleentzat.
PACak bere hastapeneko helburuak 70 hamarkadaz geroztik lortu ditu, bainan ondorio txarrak sorrarazi ditu. Alde batetik, finantzamendu mekanismoek ez dute produzitzeko kantitateetan mugarik finkatu. Gehiegizko produkzio estrukturalak agertzen dira (esnea, behi haragia…), gero eta gastu gehiagorekin (soberakinen biltze eta garbitzea). 80 hamarkadaz geroztik, PACaren buxetak duen parte inportanta Europako buxeta orokorrean gaitzesten dute estado batzuek : %80a 1969an, %70a 1970ean.
Denbora berean, gero eta desberdintasun gehiago agertzen da laguntzen banaketan : ekoiztu kantitateen arabera proporzionalak hastapen batean, ekoizbideen arabera finkatuak ziren ondotik (laguntzak hektaraka, abelburuka), gehienik ekoizle handi eta zereala ekoizleen probetxuko.
Politika honen ondorio txarrak azpimarra nahi ditu gero eta jende gehiagok :
- Agronomikoki orekatua den « polilaborantza-hazkuntza » sistemen pixkanakako desagertzea, gero eta berezituagoak diren etxalde eta lurrik gabeko hazkuntzen alde.
- produkzio batzuen kontzentrazioa lekuka, arrazoin ekonomikoen gatik, ur-zikin sobera eta uren kutsatzea.
- leku zailen uztea, bereziki mendiak, eta lurraldearen parte handi baten desertifikazioa
- bizidunentzat gero eta errespetu gutiago duten hazkuntzen garatzea ;
- ekoizpenen estandardizazioa, gostu galtzea, elikatze praktiken homogenizazioa…
Azkenik, Europako soberakinak esportatuz garapen bideko herrialdeetara buruz, hango ekoizpen gastuak baino prezio apalago batean salduak direnak, herrialde horietako tokiko laborantza suntsitu da, jadanik ahulak diren baserriko biztanleak pobretuz : « dumping komertziala » deitzen da fenomeno hori.
Hastapenean pentsatua izan zen PACaren kuadro orokorra azkarki aldatu dute hainbat faktoreek : idekidura kide berrieri (5 estado CEE-ren garaian eta 25 gaur egun), laborantza ekoizpenak esportatzen dituzten beste lurraldeekin interes-gatazkak nazioarteko negoziazio komertzialetan (GATT eta ondotik OMC), ekonomiaren mundializazioa.
Hainbat erreforma izan dira bat bestearen ondotik, europako herritarren nahi berrieri erantzuten entseiatzeko (produktuen kalitatea, ingurumenaren errespetua, lurraldeen oreka, ipar/hegoaldearen arteko elkartasuna…) baita munduko laborantza merkatu espekulatiboen eskakizuneri ihardesteko. Gauregun, PACa bi « zutabetan » egituratua da. Lehen zutabea laborantza produkzio laguntzeri dedikatua da eta bestea baserriko lurraldeen garapenaren hurbiltze orokorrago bati.
Azken erreforma, eta ez txikiena, bidean da : 2003an laborantza ministroen artean finkatu Luxemburgo akordioak bi dispositibo berri sartu ditu, mailaka plantan ezarriko direnak 2013a arte, ebaluaketa fase batekin 2008an :
- laguntzak eta ekoizpenak bereiztea, erreferentzia historikoa kondutan hartuz (droit à paiement unique – DPU) ;
- baldintzapena, erran nahi baitu laguntzaren isurketa eginen dela hainbat laborantza praktikak, ingurumen baldintzak, kabalen ongizatea errespetatuak direlarik.
2013. urte landako PACa prestatzen ari da eta laborantzako Europar-komisarioak, Dacian Ciolos jaunak, orientabide nagusiak publikoki jakinarazi ditu.
PACarentzat baztertu buxeta, 1993ko erreformaz geroztik apalduz doana, %45ekoa zen bakarrik 2006an eta finantza kuadro berri bat bozkatua izan da 2007/2013 urteentzat.
PACaren buxeta « baliabide naturalen kontserbazio eta kudeaketa » parte handian sartzen da orain, eta eskualde-politikarako gastuak zati nagusiena da, lehen aldikotz.
Telekargagarriak diren beste dokumentu batzu :
PACa, « Laborantza Politika Bateratua », 1957an sortu zen (Erromako ituna) eta 1962an plantan ezarria izan zen, bi helburu nagusirekin : laborantza sektorea modernizatzea Batasunaren elikagaien segurtasunera heltzeko eta estadoen arteko elkartasuna garatzea aduana-batasuna bat sortuz.
Prezio eta sos-laguntzen kontrolako neurrietan oinarritua, hainbat helburu bazituen : laborantzaren produktibitatea garatu, laborarieri bizi-maila zuzena segurtatu, merkatuak egonkortu, hornidura segurtatu eta zentzuzko prezioak kontsumitzaileeri segurtatu. Stresa-ko hitzaldian (1958), funtzionamendu prinzipio handiak finkatu ziren : salgaien zirkulazio librea eta merkatuaren bakartasuna, komunitateari lehentasuna, finantza-elkartasuna eta prezio minimo bat ekoizleentzat.
PACak bere hastapeneko helburuak 70 hamarkadaz geroztik lortu ditu, bainan ondorio txarrak sorrarazi ditu. Alde batetik, finantzamendu mekanismoek ez dute produzitzeko kantitateetan mugarik finkatu. Gehiegizko produkzio estrukturalak agertzen dira (esnea, behi haragia…), gero eta gastu gehiagorekin (soberakinen biltze eta garbitzea). 80 hamarkadaz geroztik, PACaren buxetak duen parte inportanta Europako buxeta orokorrean gaitzesten dute estado batzuek : %80a 1969an, %70a 1970ean.
Denbora berean, gero eta desberdintasun gehiago agertzen da laguntzen banaketan : ekoiztu kantitateen arabera proporzionalak hastapen batean, ekoizbideen arabera finkatuak ziren ondotik (laguntzak hektaraka, abelburuka), gehienik ekoizle handi eta zereala ekoizleen probetxuko.
Politika honen ondorio txarrak azpimarra nahi ditu gero eta jende gehiagok :
- Agronomikoki orekatua den « polilaborantza-hazkuntza » sistemen pixkanakako desagertzea, gero eta berezituagoak diren etxalde eta lurrik gabeko hazkuntzen alde.
- produkzio batzuen kontzentrazioa lekuka, arrazoin ekonomikoen gatik, ur-zikin sobera eta uren kutsatzea.
- leku zailen uztea, bereziki mendiak, eta lurraldearen parte handi baten desertifikazioa
- bizidunentzat gero eta errespetu gutiago duten hazkuntzen garatzea ;
- ekoizpenen estandardizazioa, gostu galtzea, elikatze praktiken homogenizazioa…
Azkenik, Europako soberakinak esportatuz garapen bideko herrialdeetara buruz, hango ekoizpen gastuak baino prezio apalago batean salduak direnak, herrialde horietako tokiko laborantza suntsitu da, jadanik ahulak diren baserriko biztanleak pobretuz : « dumping komertziala » deitzen da fenomeno hori.
Hastapenean pentsatua izan zen PACaren kuadro orokorra azkarki aldatu dute hainbat faktoreek : idekidura kide berrieri (5 estado CEE-ren garaian eta 25 gaur egun), laborantza ekoizpenak esportatzen dituzten beste lurraldeekin interes-gatazkak nazioarteko negoziazio komertzialetan (GATT eta ondotik OMC), ekonomiaren mundializazioa.
Hainbat erreforma izan dira bat bestearen ondotik, europako herritarren nahi berrieri erantzuten entseiatzeko (produktuen kalitatea, ingurumenaren errespetua, lurraldeen oreka, ipar/hegoaldearen arteko elkartasuna…) baita munduko laborantza merkatu espekulatiboen eskakizuneri ihardesteko. Gauregun, PACa bi « zutabetan » egituratua da. Lehen zutabea laborantza produkzio laguntzeri dedikatua da eta bestea baserriko lurraldeen garapenaren hurbiltze orokorrago bati.
Azken erreforma, eta ez txikiena, bidean da : 2003an laborantza ministroen artean finkatu Luxemburgo akordioak bi dispositibo berri sartu ditu, mailaka plantan ezarriko direnak 2013a arte, ebaluaketa fase batekin 2008an :
- laguntzak eta ekoizpenak bereiztea, erreferentzia historikoa kondutan hartuz (droit à paiement unique – DPU) ;
- baldintzapena, erran nahi baitu laguntzaren isurketa eginen dela hainbat laborantza praktikak, ingurumen baldintzak, kabalen ongizatea errespetatuak direlarik.
2013. urte landako PACa prestatzen ari da eta laborantzako Europar-komisarioak, Dacian Ciolos jaunak, orientabide nagusiak publikoki jakinarazi ditu.
PACarentzat baztertu buxeta, 1993ko erreformaz geroztik apalduz doana, %45ekoa zen bakarrik 2006an eta finantza kuadro berri bat bozkatua izan da 2007/2013 urteentzat.
PACaren buxeta « baliabide naturalen kontserbazio eta kudeaketa » parte handian sartzen da orain, eta eskualde-politikarako gastuak zati nagusiena da, lehen aldikotz.
Telekargagarriak diren beste dokumentu batzu.
PACaren erreforma nagusiak
PACaren esku-hartze tresnak