2000. hamarkadan, Europako hainbat partaideek PACaren kostua azkarki salatzen dute. Alde batetik, biztanleria aktiboaren % 5a bakarrik enplegatzen duen aktibitate ekonomikoari dedikatua da bere buxeta, Batzordeko buxeta inportantena. Bestalde, buxetari diru gehiena ekartzen dutenak (Alemania, Austria, Herbehereak, Suedia…) ez dira laborantzako herrialdeak, eta beraz laguntza guti ukaiten dute horiek. Buxeta orokorrean ekarpen ahulak dituzten herrialdeak sostengatzen dituzte laguntza horiek (Frantzia, Italia, Espainia, Portugal, Grezia…). Laburbiltzeko, Ipar Europa industrializatuak Hego Europarentzat pagatzen du.
Lagunduak diren estadoetan, diru laguntzak zereala ekoizleeri zuzenduak dira nagusiki (%40a), baita ere behi haragi eta esneki ekoizleeri, baina ez fruitu eta baratzekari ekoizleeri, ez hegazti eta xerri hazkuntzeri, ezta laborantza biologikoari… Azkenik, laborantza intentsiboak eragiten dituen igurumen-inpaktu negatiboak (uren kutsatzea, biodibertsitatearen suntsiketa) ez dira kondutan hartuak, eta kolektibitate publikoek dute hori beren gain hartu behar.
Erreforma nagusi bat beharrezko da. Lehen etapa 1992ko erreforma da (garai hartako Laborantza ordezkariaren izena duen Mac Sharry erreforma). Hortik aitzina, Europak laborantza arloari ekartzen dion sostengua ez da gehiago prezio politika batetan bakarrik oinarritzen. Ekoizleeri zuzendutako zuzenezko laguntzak plantan ezarriak dira (konpentsazioak, primak…). Denbora berean, hainbat laguntza neurri plantan ezarriak dira (ingurumenaren babesa, laborantza lurren oihaneztapena…), horien artean MAE neurriak.
Bigarren etapa 2005eko Luxenburgoko akordioa da. Sistema osoki berritzea aurreikusia da, neurri berriak sartzeko asmoarekin : 2005/2013ko aurrekondu iraunkorra, DPU bat eta eko-baldintzapeko laguntzen sortzea, erran nahi baita ingurumenari buruzko hainbat araudien errespetatzeko obligazioa, landareen osasuna eta kabalen osasuna, hori laguntzen eskuratzeko.
Erreforma bi alditan plantan ezartzen da : 2005/2008 eta 2010/1013, bilan batekin bide erditsutan. Erreformaren inportantzia eta helburuen desberdintasunak eskualdeen arabera kondutan harturik, estado bakotxak malgutasun inportanta izan du modalitate konkretuen finkatzeko, 2005ean.
2008ko adostearen ondotik (bide erdiko bilana), finkatua izan den prinzipio orokorra hauxe da : laguntzak ekoizpen historiko bati lotzea eta buxetak horien arabera banatzea, DPU historikoak eta guti lagunduak izan diren hainbat ekoizpenen artean. Alta, konkretuki, erabiltze moldeak aski konplexuak dira beti.
Eko-baldintzapena prinzipioak (orain « baldintzapena » deitua) indarra hartzen ari du. 4 gai handiren artean aplikatzen da : ingurumen-maila eta maila agronomiko onak (edo BCAE), ingurumena eta biodibertsitatea, landare eta kabalen osasuna.
Agro-ingurumen neurrien izenean (MAE), PHAE2 belar prima eta PRAE prima atxikiak dira eta MAET neurri berria sortua da.
Baserri-garapen politikatik datorren ICHN traba naturalen gaineko konpentsatze ordainsaria bermoldatua da.
« Aides couplées » deitu laguntza batzuen atxikitzeko hautua egin da, laborantza aktibitatea mantentzeko Frantziako eskualde zailetan : gari gogorra, ardi eta ahuntz eta PMTVA haragitako behi hazkuntzak.
Bestalde, laguntza berriak plantan ezarri ditu Frantziak produkzio batzuen sustatzeko : amaren ondoan hazi aratxea, proteaginosak, mendiko esne ekoizpena, alor sistemen dibertsitatea, uzta asegurantza.
Modu berean, DPUeri balio handiagoa emaitea erabaki du belar, arto, baratzekari, landare aromatiko eta lursagar eremuen gaineko laguntzak integratuz.