

BLACK & BASQUE festibala, Baiona-ko La Poterne gunean iraganen da aurten irailaren 07, 08 eta 09an. Bigarren edizione hontan ere, Ipar Euskal Herrian ospatuko den Afro-Amerikar eta Euskal kulturen arteko topaketa izaitea segitzea du helburu festibalak.
Festibalaren partaide izanki, EUSKAL HERRIKO LABORANTZA GANBARA-k tokiko eta kalitatezko mozkinak baliatuko ditu publiko zabal bateri proposaturiko bazkarien denboran: irailaren 08an larunbatarekin eta 09an igandearekin eguerditik goiti. Pik-nik horiek La Poterne guneko haurren jokoen ondoan iraganen dira, zatozte familiarekin !
Sartze, plater eta deserta hautu zabal bat eskainia izanen da: barazki gazpatxoa, etxeko burger-a eta lur-sagar frijituak, Ossau-Irati ardi gasna, fruitu iogurta biologikoa. Tokiko edariak ere izanen dira: Irulegi sormakako arno beltza eta gorria, Eztigar sagarnoa eta Aldakuria etxaldeko sagar jusa, EHKA, eta kafea.
Bazkariak DJ Tonton MOUSTIC-ek alaituko ditu, sartzea urririk.

Xehetasunak: Bixente (06 74 51 89 60)