
Tokiko monetak ekonomia bertokiratuko du. 2013ko urtarrilaren 1tik goiti, euroak euskotan aldatzen ahalko dituzue proiektuan parte hartzen duten zerbitzu emaileen gan erabiltzeko. Erran nahi baita komertsante, laborari, ofiziale, enpresa ttipi/ertain, ofizio liberala, manera batez edo bestez euskara, eta ingurumenaren alde engaiatzen direnak. Zerbitzu emaile horiek engaiatuko dira tokiko horniketa eta zirkuitu laburrak sustatzen.
So egin ezazu Kanaldude-k eginiko erreportaia hemen klikatuz.
Xehetasunak: Bixente (06 74 51 89 60)