Uhabiako haranean ereman ginuen lanak erakutsi zuen kabaleak eta bereziki behiak errekarat sartzen direlarik uraren edateko, bakteriologia aldetik uren kutsatzeko irriskua badela.
Uhabiako Sindikatak behiak urean sartu gabe errekako ura edan ahal izaiteko sistemak etxaldeetan ezartzea proposatzen du.
Halako "mutur ponpa" sistema bat erakutsia izanen da Arrangoitzeko Arantetan, Daniel Dacharryren etxaldean, agorrilaren 13an, astelehenez, arratsaldeko 2etan.
Parada izanen da sistema martxan ikusteko eta bereziki laborariarekin behiek edaten nola ikasi duten eta ponpa nola baliatzen duten aipatzeko.
Bisita dener idekia da.
Alotze errotatik Arantzetako bidea markatua izanen da.