Garaziko mendi sindikatak kudeatzen dituen bortuko diagnostika kari, Euskal Herriko Laborantza Ganbarak, AREMIP elkartearen laguntzarekin 2 formakuntza/esperientzia trukaketa egun antolatzen ditu Garaziko artzainer buruz.
Helburua teknikalari eta artzainen jakitateak elkar trukatzea da, bortuko saro eta alhabideen inguruan.
Astelehen goizean 9:00 ak eta 11ak artean Iratiko Garaziko etxolan parte teorikoa izanen da : landareen identifikazione, heien dinamika, mendiaren "zikintze" prozesua...
Ondotik konkretuki saro batzuen bisitak eginen dira : Behorlegi eskualdean astelehen arratsaldez; astearta goizean Iratin eta arratsaldez Eiheralarre/Arnegiko beste saro batean.
Hor aipatuko dira artaldeek lekuak nola baliatzen dituzten.
Xehetasunak : DOLHAGARAY Loïc - 05 59 37 18 82 / 06 87 50 62 96 - loic@ehlgbai.org